Ikasleen garraiorako laguntzak eskatzeko epea zabaldu du Elorrioko Udalak

Anboto 2020ko urr. 3a, 10:13

18 eta 30 urte bitarteko ikasleei garraio gastuetan laguntzeko 4.000 euroko partida bideratu du udalak. 

"Laguntza horien bitartez udalak unibertsitateko eta prestakuntza zikloetako irakaskuntza jasotzea sustatu eta erraztu gura du, eguneroko garraio publikoak sortzen duen gastua ez dadin goi mailako ikasketak egiteko oztopo izan", azaldu du Julene Lazkano zinegotziak.

Eskaerak urriaren 31ra bitartean egin ahalko dira, 08:00etatik 14:00etara bitartean, Udaletxeko Erregistro Orokorrean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!