Elorrioko udal arduradunak arduratuta zeuden. Jairik antolatu barik ere, beste herri batzuetan gertatu dena saihesteko Ertzaintzari eta udaltzaingoari arauen jarraipen estua egiteko esan zien udalak. Era berean, herritarrei arduraz jokatzeko dei egin zieten. Bada, jairik ez dagoen lehenengo asteburuan elorriarrek "erantzukizunez" jokatu dutela azaldu dute udal arduradunek. Gaur ez da ohiko feriarik antolatu. Datorren asteburua ere ez da Sukalki Egunik egingo. Aurrentzean ere ardura horrekin jarraitzeko deia egin du udalak. "Pedagogia egiten saiatzen ari gara. Bideo bat atera dugu egoera azaltzen. Dena ez da isunak jartzea. Kontzientzia hartu behar dugu", diote udal arduradunek.