Apirilaren 24tik gaur arte hainbat elorriarrek Etxeladitik Euskaraldira dinamikan parte hartu dute. Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete bertan parte hartu duten herritarrei. "Kaleak apurka-apurka gure berbetiaz betetzen hasi gara berriro... ba ia lortzen dugun euskaraz gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egitea. Animo denoi eta eskerrik asko bideoan parte hartu duzuen guztioi".