Elorrioko Gaztetxeak 32 urte egin ditu

J.G. 2020ko mar. 4a, 10:00

'Herri bat gaztetxe bat'. Lelo horregaz zabaldu zuten Gaztetxea Elorrion. 1988ko urtarrilean, hainbat gaztek Iturri eraikina okupatu zuten. Okupazio horregaz, herriko hainbat taldek hartu zuten lekua Iturrin. Handik gutxira, udalagaz obretarako akordio batera heldu arren, aurrerantzean autogestioan sakondu zuten.

Belaunaldi ugari igaro dira gaztetxetik, eta, arazoak arazo, proiektuak aurrera egin du gaur egunera arte.

Otsailaren 22an, Elorrioko Gaztetxearen 32. urteurrena ospatu zuten. Sortzaile zein eragileek bat egin zuten egitasmoa bizirik dagoela ospatzeko, egun osorako antolatutako egitarauaren bueltan. Familia argazkia ere atera zuten. Bazkariaren ondoren, musika kontzertuekin amaitu zuten eguna.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!