[BIDEOA]: Txintxirri Ikastolako umeak Ibilaldiko bideoklipeko protagonista

Gaur goizean Euskaltzaindian aurkeztu dituzte Ibilaldiko abestia eta bideoklipa. Bertan izan dira, Josune Bañales, Ibilaldia Elkarteko lehenendakaria, Eider Barrena, Txintxirri Ikastolako Lehendakaria, David Cobos, Txintxirri Ikastolako zuzendaria eta Iraitz Erkiaga, Txintxirri Ikastolako irakaslea eta letraren egilea. 

Ohar bidez jakitera eman dutenez, abestiaren grabaketa eta masterizazioa Lorentzo Records estudioan burutu zutena, 2019ko abenduaren 16tik 20ra. Abestiaren letra Itsaso Basaurik, Haritz Luzarrek eta Iraitz Erkiagak egin dute, eta hauek izan dira parte hartu duten musikariak: Asier Elias, Urko Igartiburu, Gorka Molero,  Mikel Quesada, Eneko Arraibi, Adrian Lopez, Iñigo Arruabarrena, Itziar Azkarate, Mamen Rodrigo eta Zoe Igartiburu. 

Durangaldeko albiste garrantzitsuak edo azken ordukoak whatsapp bitartez jaso gura dituzu? Bidali ALTA 688 635 041 telefono zenbakira.