Euskararen eguna dela eta, egitarau berezia Elorrion

Maialen Zuazubiskar 2019ko azaroaren 27a

Abenduaren 3an ospatzen den Euskaren Egunaren harira egitarau berezia antolatu dute Elorrion. Asteburuan hainbat jardueraz gozatzeko aukera egongo da. 

Azaroaren 29, barikua:
Tartean Teatroa konpainiaren “Ghero” antzezlana ikusi ahal izango da Arriolan, 20:30ean Bederatzi istorio, bederatzi antzerki poema, euskararen planetaren inguruan orbitatzen.

Azaroaren 30, zapatua:
“Ez da kasualitatea” bertso-saio musikatua izango da Gaztetxean, 19:30ean. 
Uxue Alberdi
Maider Arregi
Maialen Akizu
Nerea Elustondo.
Gai jartzailea: Aissa Intsausti
Musikariak: Gari Otamendi eta Itziar Etxegia.
Umorea, jolasa, gogoeta, emakumeon arteko konplizitatea, musika eta bertsoa uztartzen dituen saioa.

Abenduak 1, domeka:
“Urratsak euskaraz konpleju barik” IV. Korrikaldia izango da, Herriko Plazan hasiko da 12:00etan eta mozorrotuta joateko eskatu dute. Fanfarrixo taldea izango da girotzen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!