Iñaki Reta preso elorriarra Mont-de-Marsanera hurbildu du Frantziak

Anboto 2019ko urr. 2a, 09:55

Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Reta Fresneseko (Frantzia) kartzelan zegoen zigorra betetzen, Elorriotik 870 kilometro baino gehiagora. Elorriotik 230 kilometrora dago Mont-de-Marsango (Frantzia) espetxea.

2015ean atxilotu zuten Iñaki Reta elorriarra, Ortzaizen (Nafarroa Beherea), ETAren armagabetze prozesuan lanean ari zela. Ordutik, hainbat mobilizazio egin dira Elorrion presoa askatzea eskatzeko. 

2018ko abenduan zazpi urteko espetxe zigorra ezarri zion Parisko Auzitegi Korrekzionalak Retari. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!