Legegintzaldi hasieratik EH Bildu "ezer egin gabe" dagoela kritikatu du Elorrioko EAJk

Maialen Zuazubiskar 2019ko ira. 19a, 08:40

EAJ kritiko agertu da Elorrioko Udalagaz. 

Udalak 90 egunean ez duela "ezer egin" kritikatu du Elorrioko EAJk prentsa ohar batean. "Legealdia hasi zenetik 90 egun pasatu dira, eta oraindik batzorde informatibo bat bera ere ez dute deitu. Kontuan hartuta hainbat gai daudela hitz egiteko, garbiketako langileen greba, hainbat hirigintzako proiektu... ez dugu ulertzen", azaldu dute oharrean. 

Bestalde, eskualdeko beste herri batzuetan dagoeneko udalak "martxan" daudela, eta "arduratuta" daudela jakitera eman dute. "EH Bilduk lozorrotik esnatu behar du, Elorrio berpiztu egin behar da". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!