Kanpazar itxita bi kamioiren arteko istripua dela eta

Jone Guenetxea 2019ko ira. 6a, 21:37

Bi kamioik elkar jo dute Kanpazarren. Pertsona bat ibilgailuetako baten harrapatuta gelditu da. 

21:00 inguruan bi kamioik elkar jo dute Kanpazarren, N-636 errepidean. Istripuaren eraginez pertsona bat ibilgailuetako batean harrapatuta gelditu da. Ondorioz, Ertzaintzak errepidea itxi egin du eta trafikoa Elorrioko herrigunetik bideratu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!