Garbitzaileen greba dela eta, Elorrioko Haurreskolako ikasleek Elgetan hasiko dute ikasturtea

J.G./M.Z. 2019ko ira. 4a, 13:48

Elorrioko Haurreskolako haur eta hezitzaileentzat konpentsazioa eskatzen du LABek.

Elorrioko Udaleko eraikinetako garbitzaileen greba dela eta, Haurreskolak Partzuergoak udalerri honetan ematen duen hezkuntza zerbitzua, bihartik aurrera Elgetako haurreskolan ematea erabaki duela azaldu du LABek.

“Irailaren 2ko ikuskaritzako txostenean jasotakoak ez du bermatzen haurrak higiene eta osasun baldintza egokietan egongo direnik”, gaineratu du sindikatuak. Honen aurrean, Haurreskolak Partzuergoko langileen ordezkaritzaren gehiengoa duen LAB sindikatuak, egoera honek sortuko dituen kalteak konpentsatzeko eskatzen du. Haurreskolak Partzuergoari egoera hau mantentzen den bitartean, Elorrioko haurreskolan matrikulatuta dauden haurren hezkuntza zerbitzua doakoa izatea eskatzen du LABek. Eskaera bi egiten ditu sindukatuak: Alde batetik, Elorrioko hezitzaileei Elgetara desplazamendua ordaintzea. Bestetik, Elorrioko Udalari, familiaren batek horrela eskatzen badu, doako garraio zerbitzua jar dezala.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!