[BIDEOA] Soldata arrakala ezabatzeko, garbiketako langileek musikaldia egin dute Elorrion

Maialen Zuazubiskar 2019ko uzt. 16a, 12:40

Elorrioko eraikin, eskola eta lokal publikoetako garbiketa-zerbitzuko langileek greba mugagabea hasi zuten apirilaren 29an. Orduz geroztik, Eulen enpresak azpikontratatuta duen zerbitzuko langile gehienak, 15 behargin, greban daude.

Gaur, soldata arrakala ezabatzeko musikaldia egin dute herriko plazan, euren aldarrikapenak kalera ateratzeko asmoz. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!