"Elorrioko Udalaren jarrera salatzeko kontzentratu gara"

Maialen Zuazubiskar 2019ko eka. 12a, 12:40

Elorrioko eraikin, eskola eta lokal publikoetako garbiketa-zerbitzuko langileek greba mugagabea hasi zuten apirilaren 29an. Orduz geroztik, Eulen enpresak azpikontratatuta duen zerbitzuko 15 langileak greban daude, eta gaur Bizkaiko hainbat delegatu sindikalen babesagaz elkarretaratzea egin dute udaletxe aurrean. "Elorrioko Udalaren jarrera salatzeko kontzentratu gara", adierazi du Mari Cruz Elkoro ELA sindikatuko Zerbitzuak Federazioko idazkari nagusiak. 

Dagoeneko 45 egunez greban dauden langileek "jasandako murrizketekin amaitzea", langileen "lan-kargetan hobekuntzak egitea" eta kale-garbikuntzako langileekiko "soldata arrakalagaz" amaitzea eskatzen dute.  "Parlamentuan soldata arrakalagaz amaitu behar dela adierazi zuen Herriaren Eskubideak eta EH Bilduk babestu egin zuen. Baina, ikusi dugu demamogia egin dutela", jarraitu du sindikatuko kideak. "Udalak %10eko igoera proposatu zigun, baina hori ez da nahiko". Langileek 2019an 18.000 euro irabaztea planteatzen dute, eta 2021erako 20.000 euro. 

Bestalde, udalari negoziazioekin hasi eta arazoa ahalik eta azkarren konpontzea eskatu diote. "Arazoa konpondu arte greban jarraituko dugu", bukatu du. 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!