Elorrioko EH Bilduk “talde eder eta anitza” aurkeztu du gaur Arriolan

Anboto 2019ko mai. 3a, 20:02

Elorriarrei udal hauteskundeetarako hautagaiak aurkeztu eta herri programaren berri emateko asmoz ekitaldia egin dute gaur Arriolan. 

Ekitaldian EH Bilduko kideek ”eraldatzen eta aberasten” doan proiektua dela beraiena jakitera eman dute. Gainera elorriarren laguntzarekin hurrengo lau urteetarako bideorria izango dena prestatzen aritu direla esan dute. Hezkuntzan, esaterako, Elorrioko Eskola publikoaren aldeko hautua egin dutela jakitera eman dute. Hori horrela, hurrengo legegintzaldiko proiektu nagusietako bat Haur Eskola berrantolatzea izango dela esan dute. Baita, San Pio kalea eraldatuko dutela, herritarren parte hartzea bultzatuko dutela eta Aldapebeitian jubilatuen etxea jarriko dituztela azaldu dute, besteak beste.

Idoia Buruaga egungo alkate eta datozen hauteskundeetarako EH Bilduko hautagaiak eskerrak eman dizkie lau urte hauetan berarekin batera lanean ibili diren zinegotzi eta herritarrei. “Lana, sakrifizioa eta ilusioa” izan dituztela bidelagun lau urte hauetan azpimarratu du Buruagak. “Herritarrak lehen lerroan jarriko ditugu elorrio feminista eta ezkertiar bat eratzeko konpromisoa hartzen dugu”, aitortu du egungo alkateak.

Horrez gain, lau urte hauetan udalean lanean egon diren zinegotziak omendu dituzte. Zinegotziek lau urte hauetan ”koherente eta zintzo” jokatu dutela eta plazer bat izan dela elorriarrek lan egitea azpimarratu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!