Udal hauteskundeetarako zerrenda eta herri programa aurkezteko ekitaldia egingo du Elorrioko EH Bilduk

Maialen Zuazubiskar 2019ko api. 30a, 15:32

Maiatzaren 3an 19:00etan egingo dute ekitaldia Arriolan.

Elorrioko EH Bilduk maiatzaren 26ko udal hauteskundeetarako zerrenda aurkezteko ekitaldia egingo du barikuan Arriolan. Gainera, herri programaren gako nagusiak ere aurkeztuko dituztela jakitera eman dute. “Ilusioz, aniztasunez, esperientziaz eta herriarekiko ezagutzaz betetako zerrenda osatu dugu hauteskunde hauetarako. Zerrendakide hauek kalea zapaltzen dute, eta badakizkite Elorriok dituen arazoak eta eskaintzen dituen aukerak. Horretaz baliatu nahi dugu duela lau urte ekin genion bideari jarraipena emateko”, azaldu du Idoia
Buruaga alkate eta zerrendaburuak.

Gainera, elorriarren laguntzarekin hurrengo lau urteetarako bideorria izango dena prestatzen aritu direla jakitera eman dute EH Bilduko kideek, eta barikuan herri programaren berri emango dutela.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!