Maku Florentino eta Diana Pardo Mendebaldeko Saharatik kanporatu ditu Marokok

Jone Guenetxea 2019ko api. 12a, 10:59
Ezkerretik hasita, Diana Pardo eta Maku Florentino. (Equipe Media)

Bi euskal ekintzaileek Aaiunera bisita egin dute. Florentino elorriarrak ANBOTOri telefonoz baieztatu dionez eguerdian hegazkina hartuko dute Euskal Herrira itzultzeko.

Maku Florentino eta Diana Pardo Aaiunera joan ziren aste bete pasatzera. Florentinok azaldu duenez, "presio handia" sufritu dute bidaia osoan zehar. "Diana eta biok hiria ezagutzen ibili garen egunetan ere presioa izan dugu", dio elorriarrak.

Lagun batzuekin bildu ziren Florentino eta Pardo. 21:30ean, Marokoko polizia lagun horien etxera sartu  eta bi euskal ekintzaileak atera zituen handik. "Ez ginela ongietorriak esan ziguten eta ekintzaileekin bilera bat egiten ari ginela". Euskaldunak kotxean sartzerakoan saharako lagunak jipoitu zituztela azaldu du Florentinok. 

Momentu honetan Florentinok eta Pardok pasaportea dute. Eguerdian hegaldia hartuko dute Euskal Herrira itzultzeko. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!