Zengotitabengoa 2010ko martxoaren 11n atxilotu zuen Portugalgo Poliziak, Lisboako aireportuan. Espetxean egon den urteetan segurtasun neurri bereziak eduki ditu preso elorriarrak: eguneko 22 ordu bakartuta pasa ditu, senideen bisitak mugatuta eduki ditu, eta alabak urtean behin baino ezin izan ditu ikusi. 2015ean Zengotitabengoari "salbuespenezko segurtasun neurriak" kentzeko eskatu zuen Eusko Legebiltzarrak gaia Giza Eskubideen Batzordean landu ostean.
Elorriotik eta Atxondotik elkartasuna adierazteko hainbat ekitaldi antolatu dituzte urteotan.