Hain zuzen, 2002ko Gazte Topagunea Elorrion egin zen. Abestia Berri Txarrak taldeak sortu zuen, Bisai berriak izenekoa, askoren memorian Elorrixon zu ta ni, bi indar, bi argi esaldia utzi duena. Taldeak Durangoko Plateruenean zuzenean jo zuen orain aste bi, keinu bat eginez.
Elorrioko Topagunean 21.000 lagun elkartu ziren, eta irudian ageri denez, San Agustingo landak kanpaleku erraldoi bihurtu ziren. Indar metaketa hori erantzun bat ere bihurtu zen, martxoan Segi erakundearen aurkako polizia operazioa egin zuten eta.