Braun 70, bizarra mozteko makinatik atera zuten izena

Joseba Derteano 2019ko mar. 19a, 16:16

Bazen behin erromeria talde bat Elorrion, 'Ovnis' izenekoa. Sasoi hartan, 70eko hamarkada hasieran, asko berba egiten omen zen objektu hegalari ezezagunei buruz. Baina izen bereko beste talde bat zegoen eta aldatzea erabaki zuten.

1970. urtea zen eta bizarra mozteko Braun markako makinak modan zeuden. Ideia bi horiek uztartuta jaio zen Braun 70. Ezkerretik hasita, honako hauek dira argazkiko kideak: Valentin Berezibar, Jose Ramon Basterretxea, Juan Perez, Jose Ramon Berezibar, Jose Quesada eta Lauri Moisen. Bost bat urtean, makina bat erromeria animatu zituzten Euskal Herrian zein Burgos inguruan. Normalean, gaztelaniazko bertsioak jotzen zituzten, baina euskaraz ere animatzen ziren. Loretxoak abestiagaz, esaterako. Soldaduskara joateko ordua heltzean desegin zen taldea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!