'Berpiztu Elorrio' prozesua martxan jarri du EAJk

Maialen Zuazubiskar 2019ko ots. 27a, 11:24

 'Berpiztu Elorrio' proiektua plazaratzeaz gain Elorrioko EAJren hautagaitzaren berri eman dute.

'Berpiztu Elorrio' proiektua martxan jarri du EAJk. Prentsa ohar bidez jeltzaleek jakitera eman dutenez prozesu honen asmoa herria "berpiztea" da. “Gure herria apurka-apurka itzaltzen ari dela ikusten ari gara. Erritmoa berreskuratu behar dugu eta Elorriori etorkizun-proiektu bat eman behar diogu; hau da, ezin dugu egunerokotasunaren inertziaz aurrera egiten jarraitu, ez baita ezer egiten ari", esan du Joseba Mujika bozeramaileak.

Bestalde, prozesu honen bitartez elorriarren parte hartzea bultzatu gura dutela adierazi dute, eta horretarako fitxak banatu dituztela eta auzo guztietako kideekin batzarrak egingo dituztela jakitera eman dute. “Kaleko politikan sinesten dugu eta hori praktikatzen dugu. Elorrioko herritarrek gure proiektua zuzenean ezagutu dezaten nahi dugu, pertsonalki kontatu nahi diegu eta partaide egin nahi ditugu”, jarraitu du Mujikak.Horrez gain, beraien iritziak eman gura dituztenek jmujika@elorrio.eus helbidera idatzi dezakete.

Gainera, prentsa oharrean Elorrioko EAJren hautagaitzaren berri eman dute. bezala, “Elorriorekin konprometitutako emakumeak eta gizonak gara eta gure herria indartsuagoa izatea lortzeko ilusioa dugu, zerbitzu hobeekin eta sozialki kohesionatua”, bukatu du Mujikak.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!