Iñaki Reta presoari babesa erakutsi diote Parisko epaiketan

Markel Onaindia 2018ko abe. 18a, 16:36

Iñaki Reta eta beste lau euskal herritarren aurkako epaiketa hasi da Parisen. Retari eta beste preso bati ETAko logistika aparatuko kide izatea egozten diete, eta horiei aterpea ematea leporatzen diete beste hiruei. 

Berria egunkariak informatu duenez, auzipetuek esan dute ETAren armagabetzea antolatzen eta laguntzen ari zirela poliziak atxilotu zituztenean. Gero, operazioaren ostean, Bakegileen eskutik herri ekimenez eraman behar izan zuten aurrera armagabetze hori.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!