Kamioi baten kabina amildegian eskegita geratu da Kanpazarren

Anboto 2018ko abe. 18a, 15:27

14:50ean gertatu da istripua. Kamioia errepidetik atera da, eta kabina amildegi batetik eskegita geratu da. Gidaria ondo dagoela esan du Herrizaingo sailak.

Istripuaren eraginez errei bat zarratuta dago momentuz. Arretaz gidatzeko aholkua eman dute. Suhiltzaileak bertaratu dira, kabina errepidera bueltatzeko grua lanetan laguntzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!