Iñaki Reta preso elorriarraren askatasuna aldarrikatzeko manifestazioa egingo dute abenduaren 15ean Elorrion

Anboto 2018ko abe. 5a, 11:26

'Bada garaia! Iñaki gurekin!' lemapean manifestazioa burutuko dute abenduaren 15ean, 18:30ean, Elorrion.

Iñaki Reta gurekin dinamikaren baitan antolatutako ekitaldiekin bat egiteko deia egin dute honen herrikideek. Retaren senitartekoek jakitera eman dutenez, abenduaren 17, 18 eta 19an Parisen epaituko dute, eta honen askatasuna aldarrikatzeko asmoz egingo dute manifestazioa.

Iñaki Retak hamalau urte egin zituen kartzelan, 1982tik 1996ra, ETAko kide izatea leporatuta. 2008an berriro auziperatu zuten, Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren kontrako auzian, Askatasunako kide izateagatik. 2008ko abenduan 8 urteko zigorra ezarri zion Audientzia Nazionalak eta urte bereko abenduan klandestinitatera jo zuen. 2015en Frantzian atxilotu zuten, eta orduz geroztik Fresnesko kartzelan dago.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!