Belarriprestentzako formakuntza tailer batean egon nintzen, eta oso ondo egon zen. Uste dut lagunduko didala Euskaraldiko egunetarako. Eskoriatzan apur bat ikasi nuen, batez ere lagun batzuk baserritarrak zirelako. Lehen gutxik egiten zuten euskaraz, nire kuadrillan ere. Hori dela-eta, ez dut euskara gehiago ikasi. Elorrion umeekin eta bilobekin egiten dut euskaraz. Ze, jende nagusiagaz solasaldia euskaraz mantentzea oso zaila egiten zait. Umeekin errazagoa da, sinpleagoa, ez dago-eta lotsarik. Nagusiekin beldurrik ez, baina akatsak eginez gero lotsa izaten dut. Nire emaztearen lehengusuak ere beti egiten dit euskaraz, nik gaztelaniaz erantzun arren. Hemendik aurrera euskara gehiago egin behar dudala uste dut, eta Euskaraldia laguntza ona izan daiteke horretan hasteko, martxan jartzeko. Ea klaseetara ere apuntatzen naizen.