Duela bost urtetik 1,2 puntu igo da euskararen kale erabilera Elorrion

Maialen Zuazubiskar 2018ko aza. 8a, 13:54

Argazkia: Iñaki Lopez

Atzo aurkeztu zituzten Euskararen kale erabileraren datuak Arriola antzokian.

Elorrioko Euskaraldiko kideek atzo Arriola antzokian jakitera eman zutenez, azterketa egiterakoan kalean entzundako elkarrizketen %34,2a euskaraz izan ziren. Soziolinguistika Klusterrak 2018ko maiatzean egindako elkarrizketen arabera, Elorrioko euskararen kale erabilera 1,2 puntu igo da, duela bost urtetik.

Elorrion euskara gehien egiten dutenak umeak direla jakitera eman dute ohar bidez Euskaraldikoek. Hala ere, hauen erabilera jeitsi egin dela ohartarazi dute. Bestalde, umeak dauden elkarrizketetan %58koa da erabilera, eta taldean umerik ez dagoenean, %22,7koa.

Bestalde Euskaraldiko txapak ondorengo toki eta ordu hauetan jaso ahal izango direla jakitera eman dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!