'Ametsola' zabalduko dute laster Elorrion, haur, nerabe eta gurasoentzako aisialdi gunea

Maialen Zuazubiskar 2018ko aza. 5a, 13:19

Udaleko ordezkariak, gune berrian.

Adingabekoei aisialdi zerbitzu integrala eskaini asmoz, 'Ametsola' izeneko gunea atonduko du Elorrioko Udalak, eta epe laburrean egongo da erabilgarri.

Haurrentzako, beraien gurasoentzako eta nerabeentzako izango den txokoaren helburua ludoteka zerbitzua berritu, egokitu eta beste hainbat eskaintzekin osatzea izango da. "Etorkizuneko Elorrion gure haurrak eta nerabeak zaindu nahi ditugu, eta gune hau helburu horrekin pentsatu da", adierazi du Idoia Buruaga alkateak.

Bestalde, Txatxilipurdiko kideek, gunearen kudeatzaileek, bertan gazteen gune berrian lan egiteko hiru hezitzaile behar dituztela jakitera eman dute.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!