Iraganean geratu diren Elorrioko Errebonbilloak

Anboto 2018ko urr. 6a, 13:00

Domekan tiro hotsak entzungo dira Elorrioko bazterretan, Errebonbilloak irtengo baitira kalerik kale. Badira urte batzuk emakumeek ere parte hartzen dutela, eta zarata handirik barik gauzatu zen parekidetasuna ardatz duen aldaketa.

Horregatik, iraganean geratu dira gizonak soilik ateratzen ziren sasoiak, argazki honetan ikusi daitekeen lez. Alejandro Landaburu argazkilariak ateratakoa da, Gerediaga elkartearen eta udalaren laguntzagaz argitaratutako Elorrioko garai bat liburukoa. Jesus Moreno, Jose Sagastizabal, Rafael Bazeta eta Vidal Maria Zuazua dira argazkian ageri direnak, 1949ko Errebonbillo taldekoak.

Domekan 05:00etan hasiko dira kalejiran, eta 17:00etan eskainiko dituzte alardea eta dantzak plazan. Eguerdian ere jai giroa egongo da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!