Memoria historikoaren beka aurkeztu dute Laumunarrieta 1937 elkarteak eta Elorrioko Udalak

Aritz Maldonado 2018ko ira. 12a, 18:59

Mikel Diego historialari bilbotarrak lau hilabeteko beka jasoko du Elorrioko iturri dokumentalak aurkitu eta hauek zabaltzeko, besteak beste. 

Frankismoaren lehenbiziko urteetan oinarrituko da, ikerketa, batez ere. Funtsean, 1936-1945 urteen bitartean Elorrion emandako eskubide urraketak ikertuko dira. "Egia historikoa ezagutzea eskubide bat da. Garai horretan Elorrioko herrian eman ziren eskubide urraketak, elorriarren jasandako errepresioa, edota errepresio hori eragindako elorriarrek ezagutzea da helburua" azaldu du Mikel Diegok. 

Ofizialki, irailaren batean hasi zen ikerketagaz Diego, eta lehenbiziko datuen arabera, 75 elorriar hil ziren urte horietan. Lau hilabete barru, baina, datu zehatzagoak eskainiko dituelakoan dago historialaria. Maiatzean martxan jarri zuten Laumunarrieta 1937 elkarteak eta Elorrioko Udalak beka hau. Idoia Buruaga alkatearen arabera, garrantzitsua da memoria historikoaren gaia lantzea, eta horregatik egin zuen udalak bekaldirako deialdia. Laumunarrieta 1937 memoria historiakoaren gaia jorratzen duen elkartea da, eta besteak beste, elorriarren lekukotza zuzenak jaso dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!