Frankismoaren lehenbiziko urteetan oinarrituko da, ikerketa, batez ere. Funtsean, 1936-1945 urteen bitartean Elorrion emandako eskubide urraketak ikertuko dira. "Egia historikoa ezagutzea eskubide bat da. Garai horretan Elorrioko herrian eman ziren eskubide urraketak, elorriarren jasandako errepresioa, edota errepresio hori eragindako elorriarrek ezagutzea da helburua" azaldu du Mikel Diegok.
Ofizialki, irailaren batean hasi zen ikerketagaz Diego, eta lehenbiziko datuen arabera, 75 elorriar hil ziren urte horietan. Lau hilabete barru, baina, datu zehatzagoak eskainiko dituelakoan dago historialaria. Maiatzean martxan jarri zuten Laumunarrieta 1937 elkarteak eta Elorrioko Udalak beka hau. Idoia Buruaga alkatearen arabera, garrantzitsua da memoria historikoaren gaia lantzea, eta horregatik egin zuen udalak bekaldirako deialdia. Laumunarrieta 1937 memoria historiakoaren gaia jorratzen duen elkartea da, eta besteak beste, elorriarren lekukotza zuzenak jaso dituzte.