Eskerrik asko eta zorionak (2. zatia)

Erabiltzailearen aurpegia Anboto

ZUZENKETA: Joan zen asteko alean Bixente Aizpurua kolaboratzaileak Lauhortza atalerako idatzitako bertsoak nahastuta kaleratu zituen ANBOTOk. Barkamena eskatu gura diogu egileari, baita irakurleei ere. Hona hemen Aizpuruak idatzitako testu eta bertso zuzenak:

Maiatzeko artikuluari jarraituz adierazi behar gurasoei gaztaroan suertatu zitzaien bizimodua gogorra izan arren bazekitela bizitza latz horri irriño batzuk ateratzen. Sakelan diru gutxi, baina kolkoa alaitasunez beterik zutenez domeka eta herri desberdinetako jaietan, soinujoleari pezeta bat ordaindu ondoren, lehertu arte dantzan ibili ondoren denak pozik etxera.

Hainbeste urte elkarrekin pasa eta gero (62 urte) mirestekoa da elkarri dioten kariñoa eta bizipoza. Egunero, oheratzerakoan, egunean zehar egindakoaren errepasoa egin eta hurrengo eguna planifikatzen dute eta otoitz eginez bukatuko dute eguna.

Ezinezkoa da beraien bizitza orrialde baten laburtzea, baina tokiak mugatzen nauenez espero dut lerro hauekin beraien nondik norakoak jakiteko lagungarria izatea. Bukatzeko bertso hauek beraien eta historia egiten jarraitzen duten anonimo guzti horien ohorez:

Baldomero eta Inaxi
Matea, Bixente,
laukote honi esker
zabiltzate tente,
aspaldia joan arren
beti bijilante,
gaur zuek zoriontzeko
gurekin presente.

Urte askotxo dira
batu zinetela,
garia luze honetan
ekintza mardula,
zuek egindakoa
ezta izan ustela,
jarraitu egizue
luzaro horrela.

Elkarbizitza hortan
hiru seme-alaba,
hauen ondorengoak
beste bi iloba,
ezin dugu ahaztu
Errusiako lora,
biontzako bihotzez
gure esker ona.

Seme-alaba eta iloben partez gure alde egin eta egiten ari zaretenagatik eskerrik asko, zorionak eta segi historia egiten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!