Joseba Mujika izango da Elorrioko EAJren alkategaia

Maialen Zuazubiskar 2018ko eka. 21a, 17:02

EAJk jakitera eman duenez Joseba Mujika izango da jeltzaleen Elorrioko alkategaia 2019ko hauteskundeetan.

Datozen Udal hauteskundeetako Elorrioko EAJren zerrendaburua, berriz ere, Joseba Mujika izango dela jakitera eman dute jeltzaleek. Ia zortzi urtez Elorrioko zinegotzi den Mujika bigarrenez izango da jeltzaleen zerrendaburua. 

Zuzenbidean lizentziatua den elorriarra egun Gipuzkoako Foru Aldundian dabil lanean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!