Txintxirri ikastolako lehen ikasleen irteerak

Markel Onaindia 2018ko eka. 1a, 16:00

50 urte bete ditu aurten Elorrioko Txintxirri ikastolak, eta bihar jaialdi handi bategaz ospatuko dute.

Efemeridearen harira, ikastolako argazki zahar bat dakargu gaur, 1978koa. Karlos Arandok bidalitakoa da, eta Egin egunkarira egindako bisita bat erakusten du.

11-12 urteko ume taldea ageri da argazkian, Arando bera tartean, Imanol Gaztañaga eta Pedro Maria Santos irakasleekin. "Orduan gauza gutxi genekien bertoko komunikabideen lanaren garrantziaz, gertuko prentsa irakurri ahal izatearen aukeraz eta plazerraz. Geroago ulertu ahal izan dugu zein inportantea den", esan du Egin eta Egunkariaren itxierak gogoratuz. Ikastolako jaiaren atarian, ekintza ugari antolatu dituztela nabarmendu du. "Zorionez, Garak, Berriak, baita ANBOTOk ere emango dute honen berri".  M.O.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!