11:00etan umeentzako puzgarriak eta jolasak egongo dira, 13:00etan umeen ikuskizunak eta urteurreneko abestia aurkeztuko dituzte eta 14:30an herri bazkaria egongo da. Herri bazkarira joan gura dutenek txartelak, maiatzaren 30era arte, Ikastolan, Parran, Txirrin eta Xaran erosi ahal izango dituzte. Arratsaldean, berriz, txokolatea eta erromeria egongo da.
Urteurreneko musika Elorrioko Musika Eskolako irakasleek egin dute eta letrak ikastolako LH6ko ikasleek egin dituzte. Bestalde, grabaketan ikastolako ikasle, guraso, irakasle, ikasle ohi, musikari... parte hartu zuten.