Txintxirri ikastolaren 50. urteurrena ospatzeko abestia sortu dute Elorrion

Anboto 2018ko mai. 10a, 18:50

Txintxirri ikastolaren 50. urteurrena ospatzeko abestia sortu dute Elorrion. Gaur aurkeztu dute abestia eta hauxe da aurrerapen bideoa.

Abestia Elorrioko Garamenditar Agustin Musika Eskolako irakasleek egin dute eta letrak ikastolako LH6ko ikasleek egin dituzte. Bestalde, grabaketan ikastolako ikasle, guraso, irakasle, ikasle ohi, musikari... parte hartu zuten.
 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!