Aurrerantzean, Elorrioko Udalak energia berdea soilik erosiko du. Izan ere, Goiener energia berriztagarrien sorkuntza eta erosle kooperatiba izan da prozedura-zabal bitartez lizitatu den energia-kontratu berriaren irabazlea.
“Udal talde honek sendo egiten du energia berriztagarrien alde; horregatik, pleguetan baldintza izan da kontsumitzen dugun energiaren %100a berriztagarria izan behar dela”, adierazi du Xabier Dominguez Ingurumen zinegotziak.
CO2 emisioak %39,3 jaitsi dira kiroldegian. Horrez gain, Ingurumen arloan beste hainbat hobekuntza egiten ari direla dio udalak. Besteak beste, kiroldegiko energia kontsumoa jaisteko, udalak ‘Sedirec’ izeneko
sistema ezarri du igerilekuko galdaran eta frontoiko fokoak aldatu ditu azken asteetan. Horrela, Eusko Jaurlaritzaren energia-kalifikazioaren etiketaren arabera, energia kontsumoa %22,4 eta CO2 emisioak %39,3 jaitsi dira.