Buruagaren esanetan, etorkizunera begiratzeko ezinbestekoa da iragana ezagutzea. "Berrio gertatu ez dadin, gure seme-alabek ezagutu dezatela euren aitita-amamen historia". Borrokan hildakoez aparte, frontea jausi eta gero herrietan bortxatu zituzten emakumeak ere gogoan izan ditu Buruagak.
Elorrion Laumunarrieta elkarte memorialistikoa jaio berri da, eta horren lana goraipatu du alkateak.