Hiru eguneko greba deitu du ELAk Verlar enpresan

Maialen Zuazubiskar 2018ko mar. 21a, 11:22

Gaur dute lehen eguna greban Verlar enpresan.

Eroskiko Verlar azpikontratan hiru eguneko greba deitu du ELAk. Sindikatuak jakitera eman duenez, duela bost urtetik Bizkaiko bulego eta langeletako langileak lan hitzarmenik gabe daude. Langileen lan baldintzen eta sektoreko hitzarmenaren alde greban daudela jakitera eman du sindikatuak.

Bestalde, langileen gehiengoaren soldatak 1.000 eurora ere ez direla heltzen eta lan baldintza duinak izan arte borrokan jarraituko dutela jakitera eman dute ELA sindikatuko kidek prentsa ohar bidez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!