Memoria historikoa landuko duen Laumunarrieta elkartea jaio da Elorrion

Markel Onaindia 2018ko mar. 17a, 10:41
Iaz bonbardaketaren biktimak oroitzeko eginiko ekitaldia.

Datorren martitzenean, hilak 20, aurkeztuko dute elkartea, 19:00etan udaletxean egingo den aurkezpen batean. Gainera, Memoriaren Astea jorratuko dute talde berriak eta udalak antolatuta.

Laumunarrieta elkartearen aurkezpenagaz hasiko dira Memoriaren Asteko ekitaldiak. Aurkezpen ostean Roman Berriozabalek berbaldia eskainiko du. Martxoaren 22an Iñaki Egaña etorriko da Iturrira, eta 22an zein 23an ikastetxeetan saioak emango ditu Jon Ander Ramos historialari durangarrak. 23an beste ekintza interesgarri bat egongo da: 1937ko martxoaren 31ko bonbardaketak utzitako aztarnak ezagutuko dituzte (HAZen eman behar da izena).

Bestalde, Intxortako frontera bisita egingo dute 24an, 10:00etan irtenda.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!