Hamar urteren ostean, Aritz Arginzoniz preso elorriarra aske gelditu da

Maialen Zuazubiskar 2018ko ots. 23a, 12:00

Gaur aske gelditu da Aritz Arginzoniz presoa, hamar urteko kartzela-zigorra bete ostean. Espainiako Polizia Nazionalak 2008an atxilotu zuen Arginzoniz, eta, orduz geroztik, Espainiako hainbat espetxetan egon da.

Joan zen abenduan, berriz, Parisen epaitu zuten. Epaileak konfusa delakoa aplikatu zion Arginzonizi, eta Espainian bete duen kondena handiagoa denez, Frantziakoa deuseztatu zuen. Beraz, gaur aske geldituko da elorriarra.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!