Juan Pedro Gallastegik Elorrioko zinegotzi kargua utzi du, eta Agustin Fernandezek hartuko du bere lekua

Maialen Zuazubiskar 2018ko ots. 21a, 09:49

Zinegotzi bakarra dauka Herriaren Eskubideak Elorrioko Udalean.

Atzoko osoko bilkuran Herriaren Eskubideko zinegotzia den Juan Pedro Gallastegik zinegotzi kargua utzi duela iragarri zuen. "Zinegotzi karguan egon naizen hiru urte hauetan asko ikasi dut, baina egia da lan karga handia eduki dudala", adierazi du Gallastegik. Lan karga horregatik zinegotzi kargua Agustin Fernandezi uztea erabaki duela aitortu zuen.Bestade, "txarto" esandakoak barkatzeko eta "ondo" esandakoak gogoratzeko adierazi zuen nekazariak. Agustin Fernandezek, berriz, zinegotzi kargua hartzeko "gogotsu" dagoela aitortu zuen.

Idoia Buruaga elorrioko alkateak eta Joseba Mujika EAJko bozeramaileak, berriz, eskerrak eman zizkioten Gallastegiri, "eskerrik asko zintzoa, naturala eta zuzena izatearren", esan zuten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!