Intxortan gudariak omendu dituzte

Maialen Zuazubiskar 2018ko urt. 8a, 09:17

Eguraldi txarrari aurre eginez Elorrio, Elgeta, Bergara eta Arrasateko hainbat herritar Intxortako gainean batu ziren, atzo, gudariei omenaldia egiteko asmoz.

Antolatzaileek jakitera eman dutenez inguruko herri ugaritatik mendira igoera egin ostean gudarien omenezko ekitaldia burutu zuten eta urteroko argazkia atera zuten. Hau bukatutakoan, berriz, Elgetan triki-poteoan ibili ziren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!