Aritz Arginzoniz otsailean aske geldituko da

Maialen Zuazubiskar 2017ko abe. 21a, 13:32

Egun hauetan Aritz Arginzoniz preso elorriarra Parisen epaitu dute Aitzol Iriondo lasartearrarekin batera.

Aritz Arginzonizen senitartekoek preso elorriarra otsailean aske geldituko dela jakinarazi diote ANBOTOri. Martitzenetik Arginzoniz Frantzian epaitzen egon dira eta gaur jaso dute epaia. "10 urteko kartzela zigorra eskatzen zioten arren, Espainian bete duen kondena handiagoa denez Frantziakoa deuseztatu du epaileak konfusa delakoa aplikatuta", adierazi du Maite Arginzonizek. Hori horrela, 2008az geroztik preso egon den Arginzoniz otsailean aske geldituko da.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!