Bere garaian eurotara aldatu barik geratutako pezetak gastatzeko aukera eskaini du Elorrioko Merkatari Elkarteak bere kanpaina berrienean. Herriko komertzioa bultzatzeko asmoz, EMEk, filatelia-numismatika elkarteak eta Elorrioko Udalak martxan jarri duten kanpaina da abenduaren 1ean hasi eta urtarrilaren 31n bukatuko dena.
Merkartari elkartekoek jakitera eman dutenez, EMEko hainbat komertziotan txanpon zein bileteak erabiltzeko aukera egongo da. Baliotrukea ere ofiziala izango dela adierazi dute 166.386 pezeta/euroko.