Euskararen erabilera berbagai izango dute, barikuan, Elorrion

Maialen Zuazubiskar 2017ko aza. 28a, 10:50

Elorrioko Udalak eta herriko eragileek antolatu dute egitaraua.

Abenduaren 1eko Euskararen Egunaren harira, Elorrioko Udalak eta herriko hainbat eragileek, elkarlanean, ekitaldi ezberdinak antolatu dituzte. Esaterako, Euskararen Egunean, barikuan, udal adierazpena berretsiko dute eta arratsaldean, 18:30ean, Lutxo Egiak eta Pedro Zuberogoitiak hitzaldia eskainiko dute Iturri Kultur Etxean. Egia eta Zuberogoitia Euskararen erabilera, norberaren hautua ote? gaipean arituko dira. 

Zapatuan, berriz, 18:30ean, Bizko-Txoko solasaldia egongo da Gaztetxean, eta ostean, musika, poesia eta irudia uztartuz saioa eskainiko dute Paddy Rekaldek, Itsuak eta Oier Floresek.

Euskararen Eguneko egitarauarekin amaitzeko, domekan, Ebalixuk antolatuta II. Herri Lasterketa egingo dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!