Euskararen aldeko bigarren herri lasterketa egingo dute Elorrion

Maialen Zuazubiskar 2017ko aza. 22a, 13:30

Ebalixu euskara taldeak antolatuta bigarren herri lasterketa egingo dute abenduaren 3an.

Euskararen Egunerako egitarau zabala antolatu dute Elorrion. Ebalixu euskara taldeak, esaterako, abenduaren 3rako bigarren herri lasterketa antolatu du. Emon urratsak euskeraz konpleju barik lemapean egiten den 4 kilometroko lasterketa 12:00etan hasiko da Elorrioko plazan.

Lasterketan parte-hartzea gura duenak, aurrez egin dezake izen-ematea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!