1931n Gernikan sinatutako adierazpena berretsiko dute, zapatuan, Elorrion

Maialen Zuazubiskar 2017ko urr. 19a, 11:20

‘Gaur, atzo legez, erabakitzea helburu’ dinamikaren baitan, 1931ko apirilaren 16an Bizkaiko udal batzarra berrezartzeko eta herrietan zegoen borondate politiko berriari bultzada emateko sinatu zuten adierazpena berretsiko duela jakitera eman du Elorrioko Udalak.

Elorrioko Udaleko kideek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, duela 86 urte bezala, Elorriok erabakitzea du helburu eta, orduan bezala ere, erabaki egingo dutela adierazi dute.

Batzarren ostean, bilkurako gaiagaz lotuta eta Gure Esku Dago dinamikak antolatuta, Arriolan ‘Lahar eta Larrosa’ antzezlana egongo dela jakinarazi dute.

Horrez gain, udaleko eta Gure Esku Dago dinamikako kideek herritarrei dei egin diete, 18:00etako bilkurara eta 19:00etako antzezlanera joan daitezen.

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!