Kataluniako prozesua

Kataluniari elkartasuna adierazteko elkarretaratzera deitu dute domekarako

Maialen Zuazubiskar 2017ko ira. 28a, 09:10

Urriaren 1erako, Kataluniako erreferendum eguna, Elorrioko Gure Esku Dagok kontzentrazioa deitu du. 13:00etarako jarri dute hitzordua, herriko plazan.

Bestalde, zapatuan, Bilbon egingo den manifestazioara joateko deia egin diete elorriarrei. Manifestazioa La Casillan hasiko da 17:30ean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!