3 eta 8 urte bitarteko umeei beren nortasuna garatzen laguntzeko zerbitzua martxan jarriko du datozen egunotan Elorrioko udalak. Prentsa ohar bidez jakitera eman dutenez, urriaren 2tik ekainaren 15era eskainiko dute zerbitzua, 17:00etatik 19:45era.
Haurraren hezkuntza prozesuan garapen integrala sustatzen duen espazioan izena eman gura duenak Herritarren Arreta Zerbitzuan egin beharko duela eta ikasturte osorako matrikulak 95 euro balio dituela jakitera eman dute udaleko kideek.