Ebalixuko kideek jakitera eman dutenez, aurten ere, afaldu aurretik, trago bat hartzeko batuko dira. 20:30ean jarri dute hitzordua, Bikalen. Ostean, 21:30ean, denak elkarrekin afalduko dute, herriko plazan.
Beste behin, kantu-giroaz gozatzeko aukera eskaini dute euskararen alde lan egiten duten taldeko kideek. “Jai-giroan, eta euskarazko abestiak aitzakia hartuta, herriko hainbat lagun elkartzea edarra da guretzat”, adierazi dute Ebalixuko kideek. Horrez gain, kantatzea gustuko duen oro kantu afarira gonbidatuta dagoela adierazi dute.