Ekintzailetza eta sormena lantzea helburu duen lehiaketara elastiko argidun baten diseinua aurkeztu zuten ikasleek, autoen eta txirrindularien arteko istripuak murriztekoa.
“Gu gazteak gara, bizikletaz ibiltzea gustatzen zaigu eta segurtasun falta sumatzen dugu”, adierazi dute Nahia Buruaga, Unax Salterain, Izaro Sanchez eta Auritz Ugaldea egileek. Ikasleen hitzetan, horrelako kamiseta batek beraien zein bizikletan ibiltzen den beste edozein pertsonaren segurtasuna areagotuko luke.
Elorrioko ikasleen proiektua saritzeaz gain, Durangoko Frai Juan Zumarragako ikasleen The Tree of Life lana ere saritua izan da lehiaketan.