Martxoaz geroztik lan baldintza hobeak eskuratze aldera lanuzteak egiten ibili diren Elorrioko Wiside Telecom enpresako langileak aurreakordio batera iritsi dira zuzendaritzakoekin. ELA sindikatuak jakitera eman duenez, gaurko eta biharko deitutako 24 orduko lanuzteak bertan behera utzi dituzte zuzendaritzakoekin lortutako aurreakordio bati esker.
Sindikatuak jakitera eman duenez, lan baldintzak "dezente" hobetu dira eta horregatik langileak lanera itzuli dira. Orain akordioa sinatzeko zain gelditzen direla jakitera eman dute.